2017/03/28

ZIRKUNFERENTZIA 100 ZATITAN



ZIRKUNFERENTZIA 100 ZATITAN

Gu 5. Mailako ikasleak bigarren hiruhileko honetan mineralak aztertzea erabaki dugu.Mineralei buruz jakin min asko dugu eta orduan Javier Vargasen museora joatea bururatu zitzaigun. Javier Vargasek lurrazalean dauden elementuak aipatu zizkigun eta zirkunferentzia bat ehun zatitan zatitzea proposatu ziguten:
Erabili ditugun materialak hurrengokoak dira: Arkatza, borragoma, erregela, konpasa, kalkulagailua eta  orri bat.
PAUSOAK:
Lehenengo konpasa erabiliz, zirkunferentzia bat egin genuen. Zirkunferentzia egiterakoan beste kurtso batzuetan ikasitakoa birgogoratu genuen: zirkunferentzia, perpendikularra, paraleloa, erradioa, diametroa, eta angelu zuzenak, zorrotzak eta kamutsak.
Zirkunferentzia 100 zatitan banatzeko lehendabizi zirkunferentzia laurdenetan banatu genuen. Geroago hau bururatu zitzaigun (begiratu beheko taula). Zergatik egin genuen horrela? 360º zirkunferentziaren gradu guztiak direnez, 100 zati egin behar genituenez  bi zenbaki horiek zatitu genituen, beste zenbakiekin ere. Ondoren graduatzailea hartu eta 3,6 kokatu genituen.
Gero kalkulagailuarekin 3,6 gehi 3,6 egin genuen eta zenbakiak kokatu genituen. Hemen daukazue taula:
GRADUAK
ZATIDURAK
EMAITZAK
360º
100
3,6º
270º
75
3,6º
180º
50
3,6º
90º
25
3,6º










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina