MIKELEN GAILETAK
LEHENENGO EGUNA
2017ko urtarrilaren 16an irakasleak esan zigun gailetak
batzuk egingo genituela.
Mikel 6.mailako ikasleak gailetak
nola egiten ziren azaldu zigun. Behar
genituen osagaiak eta tresnak zeintzuk ziren esan zigun.
Ondoren Mila, Aloña, Fatima, Zara,
Zohair eta Yander denak BMera gauzak erostera joan ginen. Ana idazkariari 10€ eskatu genion osagaiak erosteko. Peru atezainari lapiko bat eta sua lagatzeko
eskatu genion..
BMtik etorri ginen.Peruk lapikoa eta
sua leku batean laga zituen eta guk hartu genituen. Gero gelara joan ginen eta osagaiak laga genituen.
Osagaiak “Choco krispis” eta
txokolatezko 2 tabletak ziren.
BIGARREN EGUNA
2017ko urtarrilaren 17an gailetak egin genituen.
Lehenengo Mikel etorri zen, eta denok
eskuak komunera joan eta eskuak garbitu genituen. Txokolatezko 2 tabletak zatitu
genituen eta lapiko txiki batea sartu genuen. Ondoren lapiko handi bat bat urez bete genuen. Lapiko txikia
hartu eta lapiko handian sartu eta suan berotzen laga genuen. Txokolatea urtu
zen. Urtuta zegoela “Choco krispis”-ak bota genituen. Koilara batekin irabiatu
genuen. Orea eginda zegoenean sua amatatu eta lapiko txikia mahai gainean ipini
genuen. Mahai gainean “Albal” papera jarri genuen. Koilara batekin orearen
zatiak hartu eta “Albal” paperan ipintzen hasi ginen. Gaileta pila egin
genituen eta hozten laga genituen.
Hurrengo egunean jan genituen eta
galakidei ere eman genizkien.
.Oso ondo pasatu genuen eta gailetak oso goxoak zeuden!!!