2016/11/15

ELEKTROIMANA



ELEKTROIMANA

Kaixo, gu bosgarren mailako ikasleak gara eta elektroimana egitea pentsatu genuen. Horretarako, youtuben bi bideo ikusi genituen.

Elektroimana egiteko beharrezko materialak hauek dira:
2 Pila desberdinak, kobrezko aria, klipa, torlojua, artaziak, iltzeak, zinta isolatzailea...

Elektroimana egiteko pausoak ondorengoak dira:

Lehenengo iltze bat hartu, iltzearen 4cm batzuk markatu eta 4 cm horiek kobrezko ariaz biribildu 150-200 buelta emanez. Gero ez askatzeko zinta isolatzailea ipini gainetik baina bi izkina luze laga ditugu, ondoren izkina horiei esmaltea kendu.  Beraz, gauzak altxatzeko, iltzearen kobrezko izkinak  pilaren metalezko puntekin elkartu  eta eskuekin obatu. Metalezko gauzak hurbildu eta elektroimanak jasotzen ditu. Horrela bukatuta dago. 


Talde batzuk, iltzeari kobrezko ariaz 150 buelta emateko, denok buelta berdinak ematea nahi zuten. Horretarako, 150 zati 4 egin zuten. 37,5 atera zitzaien eta ez emateko buelta erdia, bi pertsonek 37 buelta ematea   eta beste biak 38 buelta ematea pentsatu zuten. Beste talde batzuk, 200 buelta eman nahi zuten eta 200 zati 4 egitea pentsatu zuten. 50 ateratzen zen eta pertsona bakoitzak 50 buelta eman zituen.

 

ONDORIOAK
Material desberdina erabili genuen, hala eta guztiz gure gelan, elektroimana egiterakoan talde guztiei atera zitzaien.
Pilaren arabera metalezko gauzak gehiago edo gutxiago erakartzen eta altxatzen zituen. Kobre gutxi jarriz gero ez zuen funtzionatzen. Kobrea iltzearen inguruan ondo ipinita egon behar zen.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina