2017/01/26

HIPIKOAK GAILETAK EGITEN



MIKELEN GAILETAK

    LEHENENGO  EGUNA
2017ko urtarrilaren 16an irakasleak esan zigun gailetak batzuk egingo genituela.
Mikel 6.mailako ikasleak gailetak nola egiten ziren azaldu zigun.  Behar genituen osagaiak eta tresnak zeintzuk ziren esan zigun.
Ondoren Mila, Aloña, Fatima, Zara, Zohair eta Yander denak BMera gauzak erostera joan ginen.  Ana idazkariari 10€  eskatu genion osagaiak erosteko.  Peru atezainari lapiko bat eta sua lagatzeko eskatu genion..
BMtik etorri ginen.Peruk lapikoa eta sua leku batean laga zituen eta guk  hartu genituen. Gero gelara joan ginen eta  osagaiak laga genituen.
Osagaiak “Choco krispis” eta txokolatezko 2 tabletak ziren.

    BIGARREN EGUNA
2017ko urtarrilaren 17an gailetak egin genituen.
Lehenengo Mikel etorri zen, eta denok eskuak komunera joan eta eskuak garbitu genituen. Txokolatezko 2 tabletak zatitu genituen eta lapiko txiki batea sartu genuen. Ondoren lapiko  handi bat bat urez bete genuen. Lapiko txikia hartu eta lapiko handian sartu eta suan berotzen laga genuen. Txokolatea urtu zen. Urtuta zegoela “Choco krispis”-ak bota genituen. Koilara batekin irabiatu genuen. Orea eginda zegoenean sua amatatu eta lapiko txikia mahai gainean ipini genuen. Mahai gainean “Albal” papera jarri genuen. Koilara batekin orearen zatiak hartu eta “Albal” paperan ipintzen hasi ginen. Gaileta pila egin genituen eta hozten laga genituen.
Hurrengo egunean jan genituen eta galakidei ere eman genizkien.

.Oso ondo pasatu genuen eta gailetak oso goxoak zeuden!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina