2017/01/20

SUKALDARITZA TAILERRA



Sukaldaritza tailerra


Gabonetako oporren bueltan, sukaldaritza tailerrekin hasi gara.

3. zikloko ikasle guztiak nahastu gara, 4 talde osatu ditugu eta ikasle bakoitzak bi errezeta prestatu ditugu. Aneren gelan arrautza beteak eta arroz esnea egin ditugu, Nerearen gelan patata tortilla eta San Blasa, Belenen gelan txokolatezko trufak eta krepak, eta bukatzeko laugarren gelan, Anarekin gofreak eta sandwich hotzak prestatu ditugu.

Tailerrak astelehena eta astearte goizean izan dira eta asteazkenean gosari eguna izan da. Aste- santuko oporren bueltan beste hiru egun izango ditugu sukaldaritza tailerra egiteko!!

Egun hauetan euskara barra-barra entzun dugu!!!


Egindako errezetak



SAN BLASA

      OSAGAIAK –   Irina  1Kg

                                 Azukrea 500 gr

                                Gurina 500 gr

                                8 arrautza

                                Anisa



NOLA EGIN DUGU?

Mahai gainean irina, azukrea, arrautza, gurina eta anisa ondo nahastu ore sendo bat lortu arte.

Ondoren forma eman eta labean sartu. Labetik ateratzerakoan gaineko zuria ipiniko diogu; hau da, azukrea prest izango dugu.

               ON EGIN!!!!




ARROZ ESNEA


OSAGAIAK:   
                                                                          TRESNAK:

Esnea 2 litro                                                     Irabiagailua

Arroza 2 taza                                                    Lapikoa

Kanela zotza 3

Azukrea 6 goiarakada



                          NOLA EGIN

Arroza, esnea, azukrea eta kanela zotzak lapiko batean sartu eta irakiten ipini. Irakiten asten denean  tenperatura jaitsi eta irabiagailua sartu nahasketa  lapikoan ez pegatzeko. Denbora utzi ondo egiteko.



ON EGIN ETA ONDO PASA!!!!!!!!!!!!!!!                   

 


TXOKOLATEZKO TRUFAK
 
OSAGAIAK
Txokolatea 600g
Esne kondentsatua
Apaintzeko: fideoak, perlak...


 NOLA EGIN DUGU?

Txokolatea urtu “Baino marian” eta ondoren esne kondentsatuarekin nahastu.
Gero bandeja batetan zabaldu eta laga hozten.
Bukatzeko eskuz  bolatxoak egin, apaindu eta
            
                        Jateko prest daude!  
 



PATATA TORTILA



OSAGAIAK                                                                        TRESNAK

        

-patata (1k)                                                                       -Sartagina

-arrautzak (12)                                                                  -labana (4)

-olioa (1L)                                                                         -sardeska (4)

-gatza                                                                                -zuritzeko patatak

                                                                                          -bol(1)



                                           

9 pausu nola egin dugun jakiteko

 

1-    Lehenengo osagaiak erosi

2-    Gero patatak zuritu

3-    Geroago patatak moztu

4-    Ondoren arrautzak bolean apurtu (azala bota gabe) eta irabiatu

5-     Patatak arrautzak dauden bolera sartu eta irabiatu batera

6-     Patatak eta arrautzak zartaginera bota

7-     Olioa bota zartaginean  

8-     Frijitu

9-     Atera patatak eta arrautzak eta tortilla eginda aukiko duzu



 Jan tortilla zure lagunekin!!!!

 


     GOFREAK

 

-       OSAGAIAK

 

2 arrautza

125cl esnea

50cl olioa

50gr azukrea

2 goilaratxo bainila

125gr irina

3 goilaratxo legamia

Glacé azukrea (Gofrearen gainetik botatzeko)



- TRESNAK

   Ontzi bat

   Eskuko irabiagailua

   Goira bat

   Neurri edalontzi bat

   Gofrera



-       NOLA EGIN?

   

 Gofrea berotzen ipiniko dugu hasketa egiten dugun  bitartean.

 Arrautzak irabiatu.

 Arrautzak irabiatu eta esnea nahastu.

 Olioa gehitu eta nahastu.

 Azukrea gehitu eta nahastu.

 Bainila gehitu eta nahastu.

 Irina gehitu eta nahastu.

 Legamia gehitu eta nahastu.

 Koilara handi batekin gofreran ipini egindako masa (2 koilarakada handi gofre  bakoitzarentzako)

 Gofrera itxi eta 5 mintu itxaron(gutxi gora behera) gofrea egin arte.

 Glacé azukrea bota gofrearen gainetik eta …    

  ON EGIN!!!!




SANWICH HOTZAK



OSAGAIAK:

. BINBO OGIA                                                       

· LETXUGA                                                                                          

· ARRAUTZA

· ATUNA

· YORK URDAIZPIKOA

· MAHONESA



TRESNAK:

. LABANA

. PLATERAK

  

                                   NOLA EGIN DUGU?



Lehenengo arrautzak egosi ditugu. Ondoren zuritu eta atuna txikitu dugu. Hasteko atuna ogian ipiniko dugu, gero gainean york urdaiazpikoa  jarriko dugu. Ondoren letxuga jarriko dugu, gero arrautzak jarriko ditugu. Ondoren beste ogian berriro atuna ogi gainean ipini  eta york urdaiazpikoa gainean eta  itxi.       

                                                                                                               ETA JAN!!!!.    




ARRAUTZ BETEAK                                                                                                                                                                      

Ø  OSAGAIAK:

Arrautzak  (dozena bat)

Atuna 8 lata

Maionesa

Ø  TRESNAK:

 Labana

Sardexka

Bol bat

 

      Ø  NOLA EGIN:

Lehengo  arrautzak  egosi  behar  diraa. Ondoren    arrautzak  atera  eta  zuritu  behar  dira, gero  arrautzak  erditik  zatitu  eta  gorringoa  kendu. Gero  atuna hartu  eta  gorringoarekin nahastu  eta  gero  maionesa  bota. Azkenik  arrautzen  gainean  ipini  eta jan

ON EGIN!!!!!






KREPAK

Osagaiak:

-       Esne ¼
-       2 arrautza
-       Irina 125g
-       Gurina 50g


NOLA EGIN

Gurina urtu eta beste osagai guztiekin nahastu.
Iragazi sortu den masa eta poliki poliki sartainean fritu.

Nahi den osagaiekin bete daitezke.

ON  EGIN !!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina